Espiritualtasunera
gerturatzeko, nolabaiteko bi bide
antzematen ditut.
Lehenengo
bidea, Espiritualtasuna ezagutzea litzateke, ikertzea, aztertzea. Gugandik
kanpo dagoen zerbait bezala, ikasi eta ulertzea. Horretarako material piloa
dago. Oso bide interesgarri eta aberatsa da, nire ustez. Espiritualtasunaz asko
ikas dezakegu, adibidez, zientziarekin, gizartearekin, psikologiarekin,
tradizioekin eta neure barnearekin dauzkan loturak aztertuz. Bide honetan, gure
helburu, interesa eta gogoa Espiritualtasunera iristea da, eta helburu honekin,
oztopoak aurkitzen ditugu. Ezin gara Espiritualtasunera iritsi, ikertzeko,
aztertzeko edota ikasteko, gugandik zerbait aparte bezala ikusten dugunean.
Dena den, zirraragarri da ibiltzea bide hau.
Bigarren
bidea, Espiritualtasuna esperimentatzea litzateke, sentitzea,